XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...); atzetik, gazteak, haizez eta familiako gauzetaz burua beteta zeukaten herriko señoritoak.

Eliz sarreran han egon ziren, irrifarre eta faltsukeria, azkeneko andereñoa elizaratu arte; eta azkenik, han zetorren herriko mutilik zintzoena, guztien modelo zen Willie Mufferson, bere amaren zain.

Beti amaren zain ibiltzen omen zen. Hain baitzen ona.

Emakume guztiak hala esaten zuten: - Hori, bai, mutila, ez gurea, hori da urrezko mutila.

Han zetorren bada, hura ere, Tomentzat izan zitekeen pertsonaia gorrotagarri eta afektatuena.

Poltsikotik zintzilika, itxuraz lardaskan sudurzapia zekarrela, baina ondo begiratuta jarri zuena.

Herritar gehienak elkartu ziren.

Berriro kanpai pitzatuak azkeneko danbada eman zuen, nor edo nor atzera bazetorren ere abisatzeko.

Kantoreak koruan zeuden, beti bezala, berriketa bizian.